Barrika
(Euskadi) Bizkaia-ko udalerria da, Uribe-Kosta eskualdean kokatuta eta bertan 1.405 pertsona bizi
dira, 2007ko zentsuaren arabera, eta 7,77 km2-ko zabalera dauka.
Bizkaia-ko udalerri zaharretako bat omen da eta bere jatorria Barrika leinu etxearekin lotuta
dago, Sancho Vela-k 496an sortua
Historia
Kurtzio-ko aztarnategi arkeologikoko aurkikuntzek asturiense garaian lurralde horretan jendea bizi zela frogatzen
dute. Aztarnategi honetan peza liktikoez hornitzen ziren.
Elizatearen antolaketa Erdi Aroko Lurralde Lauaren egituraketa politikoarekin baterakoa da. Sancho Vela-k bere leinu etxea sortu zuen
Barrika-n 496 urtean, hau Barrika-ren sorburua izanik. Honi beste leinu etxe batzuk gehitu
zitzaizkion, Barrika-ko Jaunak zeritzenak bizi zirenetan.
XIII mendean Lope Diaz de Harok,
Bizkaia-ko Jauna, Herri Gutuna eman zion herriari, bertan balearen arrantza aipatzen
delarik.Arrantzaren eginkisunetan
Plentzia-ko San Pedro-ko Itsasgizonen Kofradian zegoen.
Barrika-k 51. jesarlekua eta bozka zeuzkan Gernika-ko Batzar Nagusietan.Banderizo guden garaian oinaztarrekin bat egin
zuen.
1837n elizatean 63 etxe
zeuden.Ordutik ona, batez ere XX. mendearen azkeneko garaian populazioa gorakada aundia izan
du.
Monumentuak
Barrika-ko eraikinen artean honakoak azpimarra
daitezke:
·Andra Mari eliza
parrokiala, 1052ko urtekoa.
·Pedro Gonzales Telmo Deunaren
baseliza, 1733ko urtekoa eta Aranbaltza Etxearen lurraldeetan
kokatua.
Badira leinu etxe
interesgarriak, esaterako Barrika-koa, Txarta-koa, Garramune-koa,
Barrika-ko Konteen dorretxea eta Elordui Egoitza (gaur egun adinekoen
babesetxea).
Hondartzak
Barrika-ko kostaldean nagusi dira
labandegiak, euren azpian hondartzak ere badirelarik.
Plentzia-tik hurbil leunki jaisten da Txipio Ibarra deritzona
sortuz.
Hondarraren kalitate
onarekin, baina oso irregularra kantitatearen aldetik,
Barrika-ko hondartza tamaina erdizkakoa da, 270 m luzerean eta 30 m
zabaleran, asko aldatzen mareeren arabera.Bertan larru gorrian ibiltzea baimenduta dago eta okupazio nibela ertaña mantentzen da.Labandegi baten oinetan kokatuta dago eta eskailera berezi batzuen bitartez toki honetara ailegatzen da.
·Meñakoz-ko hondartza
Ipar-ekialderantz
orientatura, Barrika Sopelana-rekin daukan mugan kokatuta
dago.Itsasora irekia surflariek asko erabiltzen
dute.
·Muriola-ko hondartza edo harrobikoa
Ekialderantz orientatua eta itsasoengandik oso
babeztua.Hondatza hau bertan aurkitzen dan silike hondarren harrobi baten ezarriaren bitartez sortu
zen.Hondartza txiki honen ondoan Barrikondo edo Usendegi
Kala-ko senadia zabaltzen da, untzi ugari babezten diran
lekua.
Jaiak
Barrikak bere festak ospatzen du ondorengo
egunentan: